Azpeitiko Udaleko Bozeramaileen Batzordearen salaketa

Azpeitiko Udaleko Bozeramaile Batzordea 2005ko uzt. 26a, 19:07

Larunbat gauez gure herritar eta zinegotzi Manoli Urangak eta Batzokiak jasan dituzten erasoen aurrean, Azpeitiko Udaleko Bozeramaile taldeak honakoa adierazi nahi du:

1- Gogor salatzen ditugula eraso hauek.

2- Gure elkartasuna adierazten diegula erasotuei.

3- Honelako ekintzak ezin daitezkeela onartu, ez eta justifikatu. Alderdi guztioi tokatzen zaigu une politiko hau bereziki aprobetxatzea, bakea eta normalizazio politikoa lortzeko. Ekintza hauek ez doaz bide horretatik, ahalegin horren aurka doaz, helburu horitatik urrundu egiten gaituzte.