Kinttela Zezenzale Elkarteak zezenketei buruzko argazki erakusketa antolatu du

Uztarria 2005ko uzt. 18a, 14:07

Antolatzen duten laugarren aldi honetan, Juan Mari Ibartzabalen artxibategian oinarritutako argazkiak izango dira ikusgai

Betharrametan, uztailaren 23tik abuztuaren 1a arte egongo da zabalik

Kinttela Zezenzale Elkarteak, Azpeitiko Argazki Elkartearen laguntzaz, zezenketen inguruko argazki erakusketa antolatu du. Laugarren aldia dute aurtengoarekin.

Juan Mari Ibartzabalen "artxibategi zabalean eta anitzean" oinarrituko da aurtengoan. "50x70 zmko formatuari heldu dio. Iazko saninazioetako zezenketen erreportajea lortu zuen kamera digitala erabiliz". Horren harira, zezen plaza barruko zein kanpoko une eta gertakariak bilduko ditu erakusketak: "Askotan, zaletuei oharkabean pasatzen zaizkion bitxikeriak ederki asko jakin izan ditu jasotzen Juan Marik", diote antolatzaileek.

Betharrametan egongo da erakusketa uztailaren 23tik abuztuaren 1a bitartean. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.

Burtzikariak eta Hazpandarrak

Uztailaren 24ean burtzikariak egongo dira Azpeitian. Tartean Igor Etxaniz Kinttela arituko da, Sergio Dominguezekin.

Egun horretarako Hazpandarren bixita izango dute Azpeitiko Kinttela Zezenzale Elkartekoek. 11:00etan egingo diete ongi etorria, Zezen Elkartekoen egoitzan, udaletxeko ordezkari batzuen laguntzarekin. 12:30ean udaletxera joango dira. 13:00etan erakusketa ikusiko dute, eta ondoren bazkaltzera joango dira AƱota sagardotegira.

Arratsaldean, burtzikariak ikusi eta 21:30ak aldera agurtuko dituzte.