Lan Mobel-Iraurgi taldeak botako du txupinazoa

Uztarria.eus | Festak
2005ko uzt. 7a, 12:07

Lan Mobel-Iraurgi taldekoek saninazioetako txupinazoa botatzeko proposamena EBA ligara igotzeagatik jaso dute

Uztailaren 30ean Iraurgiko lehendakariak, entrenatzaileak eta lehen taldeko kapitainak botako dute txupinazoa

Iraurgi Saskibaloi taldeak IraugiSB webgunean jakitera eman dutenez Lan Mobel Iraurgikoek botako dute festen hasierako txupinazioa. Lan Mobel-Iraurgi taldearen EBA ligarako igoera dela-eta jaso dute txupinazoa botatzeko proposamena. Uztailaren 30ean Iraurgiko lehendakariak, entrenatzaileak eta lehen taldeko kapitainak botako dute txupinazoa.

Iaz Literatuzta taldeak, Alaitz Olaizolak, Fernando Morillok eta Gorka Azkunek bota zuten txupinazoa. Denak ere idazleak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu