Gaizka Otamendik irabazi du Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa

Uztarria 2005ko uzt. 6a, 14:07

Epaimahaiak eta ikuslegoak emandako puntuaketak kontuan izan ondoren hartu dute erabakia

Saritzat 900 euro jasoko ditu Otamendik

Euskadiko XXIII. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketako irabazlea 16 zenbakia zeraman kartela izan da, eta horren egilea, berriz, Gaizka Otamendi gaztea. Beraz, Otamendik irabazleari dagozkion 900 euroak jasoko ditu.

Guztira, 54 lan aurkeztu dira lehiaketara antolatzaileek jakinarazi dutenez, eta horien artetik bat aukeratu dute, ikuslegoak eta epaimahaiak emandako puntuen arabera. Epaimahai lanetan 8 lagun aritu dira: Txakel, Jon Villareal, Beatriz Pozo, Mikel Sanjuan, Aitor Gorrotxategi, Onintza Zeberio eta Aitzol Iparragirre.

Iaz Uranga eta Lopezek irabazi zuten eta aurrekoan, berriz, Oxel Arrieta arrasatearrak