179 apustu egin dira Pourrean; orain arteko marka

Uztarria 2005ko uzt. 4a, 21:07

Inoiz baino jende gehiagok hartu du parte aurtengoan; iaz baino 38 gehiagok

Irabazleak 1.074 euro irabaziko ditu

Aurten 179 apustu egin dira uztarriako Pourrean, iaz baino 38 gehiago. Horrek esan nahi du irabazleak saritzat 1.074 euro jasoko dituela. Bigarrenak 537 euro, eta hirugarrenak 268,5 euro. Bildutakoaren %30 Uztarriarentzat da, laguntza moduan.

Datuak begiratu

Datu guztiak ordenagailuan sartu dira jada. Apustugile bakoitzak bere datuak begiratzea komeni da, gerta daitekeelako txirrindulariren bati alta ematerakoan akatsen bat egotea, nahiz eta datu guztiak bi bider errepasatu ditugun. Akatsen bat dagoela uste baduzu, deitu uztarriara (telefonoa behean) edo idatzi formulario hau betez

Orain artekoetan

Aurreneko Pourra 2001ean izan zen. Orduan, beste sistema batekin egin zen Pourra. 108 parte-hartzaile izan ziren. Irabazlea, Gorka Beobide. Bigarren Ion Etxeberria, hirugarren Iban Aranbarri.

Hurrengo urtean, 2002an, oraingo sistema hartu zen; alegia, 9 txirrindulari eta talde bat ordenean aukeratzeko sistema. Geroztik, parte-hartzaile kopurua goraka joan da. 83 (2002), 109 (2003), 141 (2004) eta 179 (2005).

Iaz, Errekaneko batek irabazi zuen: Tomate Ensalada izenekoak.

Orain arteko sailkapena

Gaur artean Zimmerman taldea doa sailkapenean aurrena, baina aurtengo Tourra hasi baino ez da egin. Ikusiko da nola bukatuko den.