Lolo Encinas entrenatzaileak Iraurgi Lan Mobel taldean jarraituko du

Urola Kostako Hitza 2005ko eka. 28a, 13:06

Entrenatzaile donostiarrak gaur jakinarazi du Iraurgin jarraitzeko erabakia

Beste bi talde entrenatzeko eskaintza ere bazuen Encinasek

Azken urteetan Iraurgi Saskibaloi Taldeko lehen taldearen entrenatzailea izan da Lolo Encinas donostiarra. Azken denboraldian Lan Mobel Iraurgi taldeak mailaz igotzea lortu du eta datorrenean EBA Ligan jokatuko du. Gaur jakin da Lolo Encinas entrenatzaileak jarraituko duela entrenatzaile lanetan. Beste bi talderen eskaintza ere bazuen Encinasek, hain zuzen Atleticorena eta Lobosena.

Orain, datorren denboraldiari begira Lan Mobel Iraurgi taldea osatu beharko dute.