Txoznen Batzordearen lehen bilera egingo da ostegunean

Uztarria.eus 2005ko eka. 20a, 14:06
  • Batzarra ostegunean da, 20:00etan, Sindikatu Zaharrean
  • Saninazioetan txozna jarriko duten talde guztiak agertu behar dute batzarrera

Txoznen Batzordearen lehen bilera egingo da ostegunean (ekainak 23), 20:00etan, Sindikatu Zaharrean. Batzarrera, saninazioetan txozna jarriko duten talde guztietako ordezkariak azaltzea "ezinbestekoa" dela esan dute deialdia egin dutenek.

Batzorde horrek gutxien-gutxienekoak lotuko ditu. Besteak beste:

  • Kontzertuak antolatu eta hauei harrera lanak egiteko ardurak banatu.
  • Musika ekipoak lotu.
  • Txoznetako instalazio elektrikoa.
  • Festa egunetan egon daitezkeen arazoei erantzuteko txandak antolatu.