Ostiralean greba hasiko dute Aceros Corrugados-en

Uztarria.eus 2005ko eka. 21a, 21:06
Gaur asteartea konzentrazioa egin dute langileek lantegiaren aurrean
  • Greba mugagabea 265 langilek hasiko dute
  • Itunaren negoziazioak geldituta daudelako hasiko dute greba

Ostiralean (ekainak 24) greba mugagabea hasiko dute Azpeitiko Aceros Corrugados konpainiako 265 langilek, enpresa itunaren negoziazioak geldituta daudelako eta Arcelorrek etorkizuneko plangintzaren berri eman ez dielako.

Alfonso Gallardo taldeari saldu dio Azpeitiko lantegia Arcelorrek.