Garikoitz Etxeberia 'Kafe' aske gera daiteke behin betiko

uztarria 2005ko eka. 20a, 14:06

Espainiako Auzitegi Nazionalak Jarrai, Haika eta Segi ez direla "erakunde terroristak" erabaki du

Bi urte eta erdi eta hiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete auzian epaitutako 24 gazteri. 'Kafe'-k lau pasatu zituen

Azkeneko albistea: (Ekainak 21) Espainiako fiskaltzak helegitea abiatu du, Jarrai-Haika-Segiko auzipetuei jarritako zigorrak handitu nahian

Garikoitz Etxeberria Kafe behin betiko aske gera daiteke, gaur (astelehena) Espainiako Auzitegi Nazionalak Jarrai, Haika eta Segi ez direla "erakunde terroristak" erabaki baitu eta, zigor eskaeren arabera, Kafek ez lukeelako kartzelara itzuli beharko.

www.berria.info webgunearen arabera, "bi urte eta erdi eta hiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Nazioanalak Haika-Segi auzian epaitutako 24 gazteri; beste lau, berriz, absolbitu egin ditu". Kafek lau urte egin zituen preso, behin-behinean; martxoaren hasieran utzi zuten libre.

Kafek Uztarriari eginiko adierazpenetan aske geldituko den itxaropena erakutsi du: "16 lagunentzako-edo hiru urteko kartzela zigorra eman du. Nik uste, lehen kartzelan egon garenoi eragiten diola horrek, eta, beraz, lau urte egon garenez libre geratuko gara". Hala ere, bere egoera zein izango den galdetuta gauza zehatzik ez dakiela esan du eta abokatuak autoa noiz bidaliko zain dagoela. "Abokatuarekin egon naiz eta autoaren zain dagoela esan dit, eta jasotakoan bidaliko digula".

Balorazioa egiterakoan gustura agertu da, baina "mugatua" egiten du: " Balorazio mugatua egiten dut. Maila politikoan, Segi erakunde ilizitua da oraindik ere, eta horrek ditugun eskubideak murrizten dizkigu, atzerapausoa da. Bestelakoan, sententziak urrats bat adierazten du".

Azkeneko albistea: Garikoitz Etxeberria Kafe-ri hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio epaileak. Ez dute kartzelara eramango, lehen lau urte barruan eduki zutelako.

Hiru urte eta erdiko zigorra:

Olatz Dañobeitia

Ugaitz Elizaran

Aitziber Carro

Ibon Meñica

Igor Ortega

Amaia Arrieta

Garazi Biteri

Garikoitz Etxeberria

Egoitz Lopez de Lacalle

Aiboa Casares

Iker Frade

Unai Gonzalez

Asier Iñigo Egizurain

David Lizarralde

Asier Otxoa de Retana

Jon Markel Ormazabal

Bi urte eta erdiko zigorra

Aiora Epelde

Gartzen GaraIo

Igor Chillon

Xabier Abasolo

Gorka Betolaza

Arkaitz Martinez de Albeniz

Ainara Frade

Xabier Gojenola

Absoluzioa:

Mikel Ayllon

Patricio Jimbert

Arkaitz Rodriguez

Aitziber Perez

Akusazioa erretiratuta libre geratutakoak:

Maider Alonso

Unai Beaskoetxea

Sonia Jacinto

Amaia Maestre

Gorka Urbiola

(Ekainak 21, 15:00etan): Espainiako fiskaltzak helegitea abiatu du, Jarrai-Haika-Segiko auzipetuei jarritako zigorrak handitu nahian

Atzo, astelehena, jakiranazi zuen Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeen aurkako auziaren epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetutako 24 gazteei hiru urte eta erditik beherako zigorrak jarri zizkien epaileek; tartean dago Garikoitz Etxeberria Kafe azpeitiarra. Epaian, gazte erakundeak ez direla "talde terroristak" esaten da, baina hala ere legez kanpoko taldetzat jotzen ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Baina, Espainiako Fiskala den Enrique Molina ez da gustura gelditu gazteen aurka emandako epaiarekin eta "auzipetuei zigorrak handitzeko" helegitea jarriko duela iragarri du.