Ibilaldia, "gogorra baina polita"

Urola Kostako Hitza 2005ko eka. 14a, 14:06
Azpeitiarrak eta azkoitiarrak Ibilaldi neurtuan

Guztira, 125 mendizalek hartu zuten parte XVII. Ibilaldi Neurtuan

Gehienek 18:30erako bukatuta zuten ibilbide neurtua (www.urola-kostakohitza.info)

Bi argazki bilduma egin ditu Uztarriak: ikusi

Guztira, 125 parte hartzaile izan ziren herenegun Azpeitia XVII. Helduen Ibilaldi Neurtuan. Ibilaldiak 70 kilometro zituen, eta hiru mila metroko malda. "Oso ibilbide polita baina gogorra dela esan dute parte hartu dunetek", dio Josu Izagirre Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideak.

Ibilbidea egiteko, gutxieneko denbora hamabi ordutan jarri zuten Lagun Onak Mendi Bazkunekoek. "15:15ak baino lehen bukatutakoak ere izan ziren, baina horiek ez ditugu kontuan hartu. Hala ere, 15:15ean azpeitiar eta kanpoko batzuk osatutako koadrila batek ibilaldia bukatu zuen".

"Azkar" hasi zuten ibilbidea parte hartzaileek, eta Izazpi tontorrera antolatzaileek jarritako ordua baino lehen heldu ziren batzuk. "Gauez mendian ibiltzeko giro ona egiten zuen, eta erritmo bizian ibili ziren. Gogorrena, berriz, Erlorako igoera izan zen, bero handia egiten zuelako. Igoera horretan parte hartzaileek asko sufritu zuten". 20:15ak arte zegoen ibilbidea bukatzeko denbora, baina gehienak, 80 lagunek, 18:30erako ibilbide neurtua bukatuta zuten.

Lagun Onak Mendi Bazkunekoak "gustura" gelditu dira partaidetzarekin eta emaitzarekin. Urola Kostako Hitza ere Ibilaldi Neurtuaren laguntzaileetako bat izan da.