Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideentzat izan dira Xabier Munibe Ikastolako XIV. Bertsopaper lehiaketako sariak

Uztarria 2005ko mai. 20a, 19:05

Sariak maiatzaren 27an Baztartxon egingo den ekitaldian banatuko dituzte

Eman dute Xabier Munibe Ikastolako XIV. Bertsopaper Lehiaketako sarituen izenak, eta 14-16 urte bitartekoetan Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak izan dira garaile.

Indarlan eta Udaberri guraso elkarteak, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin, antolatzen du lehiaketa DBHko ikasleentzat. 12-14 eta 14-16 urte bitartekoak hartzen dute parte. Hona hemen sailkapenak:

A maialan, DBH 2. Zikloa (14-16 urte)

Lehenengo saria: Azkoitiko Silvia Etxanizentzat (Xabier Munibe Ikastolakoa). Gaia: Bullinga jasan duen haur baten hitzak. Erniarraitz Bertsozale Elkartekoa.

Bigarren saria: Errezilgo Nekane Zinkunegirentzat izan da (Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoa). Gaia: Nire sexu berdineko pertsonak ditut gustuko eta nire ingurukoek onartzen dute, erabat zoriontsu izateko ordea, ume bat adoptatzea falta zait. Erniarraitz Bertsozale Elkartekoa.

Hirugarren saria: Azkoitiko Lide Rekondok irabazi du (Xabier Munibe Ikastolakoa) Gaia: Txinatar umezurztegi bateko neskatoa naiz. Erniarraitz Bertsozale Elkartekoa.

Laugarren saria: Eneritz Artetxe azkoitiarra (Xabier Munibe Ikastolakoa). Gaia: Gure lehenengo bat-bateko bertso txapelketa. Erniarraitz Bertsozale Elkartekoa.

B mailan, DBH 1go zikloa (12-14 urte)

Lehenengo saria: Adunako Unai Iraolak irabazi du (Bilabonako Erniobea BHIkoa). Gaia: Pelota.

Bigarren saria: Azkoitiko Eneritz Garaterentzat (Xabier Munibe Ikastolakoa). Gaia: Axkoitiko Andramaixek.

Hirugarren saria: Elgoibarko Mikel Olaizolarentzat (Elgoibarko Ikastolakoa). Gaia: Amamari bertsuak.

Laugarren saria: Zizurkilgo Ilazki Ordozgoitirentzako (Bilabonako Erniobea BHIkoa). Gaia: Inauteriak.

Iker Aranbarrik irabazi zuen Azkoitiko onenari saria Getariako arrantzu lehiaketa gaiarekin.

Epaimahian Anjel LarraƱaga, Agustin Arrieta, Mailu Sagarzazu, Arantxa Arakistain, Santi Agirre eta Ixabel Jauregi aritu dira.

Sari banaketa

Maiatzaren 27an banatuko dira sariak, Baztartxon egingo den ekitaldian. Bertan, Imanol Lazkano, Mikel Mendizabal, Jokin Uranga eta ikastolako bertso eskolako kideak arituko dira kantuan. Sarituen bertsoak entzuteko aukera ere izango da.