GazteNEK aurkeztu dute Azpeitian, gazteentzako nekazaritza plana

Urola Kostako Hitza 2005ko mai. 18a, 19:05
Mendikoiko teknikariek GazteNEK plana aurkeztu zuten atzo Azpeitian, Aitonenan. (Nerea Uranga)

Eskualdean nekazari gazteentzako bi bulego daude: bata Azpeitian eta bestea Zarautzen

Zure etorkizuna nekazaritzan aurkituko duzu lemarekin nekazari gazteei zuzendutako GazteNEK plana aurkeztu zuten atzo Azpeitian, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek.

Bertan, planak berak eskaintzen dituenak eta Nekazari Gazteentzako Bulegoak non dauden azaldu zuten, hauetatik bideratzen baita batik bat GazteNEk plana. Eskualdean bi bulego daude: bata Azpeitian (Aitonenako eraikinean, hirugarren solairuan. 943 813485 telefono zenbakian) eta bestea Zarautzen (Mitxelena kalea 87an. 943 855376 telefono zenbakian).

Planak Gazteen Bulegoetatik laguntza pertsonalizatua eskaintzen du eta lehenengo instalazioetarako eta lurra lortzeko laguntzak jasotzen ditu.

GazteNEk planari buruzko informazioa jasotzeko 901 440044 telefono zenbakia eta www.gaztenek.net webgunea jarri dituzte martxan.