Gotzon Aranburu jo dute funtzionarioek

uztarria | Politika
2005ko mai. 16a, 15:05

Beste preso sozial bat agurtzera hurbildu zenean gertatu zen, Villenako kartzelatik Valdemorora eraman behar zutenean diligentziak egitera

Zapatuan zekarren albistea Gara egunkariak, Askatasunak egindako salaketen harira

Gotzon Aranburu preso azpeitiarra jo egin zuten bi funtzionariok, Askatasunak salatu duenez. Gara egunkariak larunbateko edizioan zioenez, Aranburu Villenako kartzelatik Valdemorora eraman behar zuten diligentziak egiteko, eta bitarte horretan bi funtzionarioren partetik "irainak jaso zituen" eta ondoren "muturreko bat eman zioten". Maiatzaren 11n gertatu zen.

Diotenez, Aranburu Villenan dagoen beste preso sozial bat agurtzera joan zenean gertatu zen. Funtzionarioek galerazi egin zioten, eta jarraian "sala batera bultzaka eraman" eta aipatutako "muturrekoa" eman zioten. Valdemorora eraman eta diligentziak egin ostean, "isolamendu zelda" batean sartu zuten.

Bidali:  

Erantzunak

jon | 2005-05-16 : 16:05

animo gotzon eta segi aurrera

Eztao eskubideik! | 2005-05-16 : 16:05

Ze, presuekin dena libre al da eo zer? Hau geldiuarazi in beher da, nolabait!!! Jasangaitze da!!!
Elkartasunez, Euskal Preso Politikoak Herrira!!! Zapatuen elkartasune azaltzeko modue. Gazuek aldatzeko lehen pausue!!

Nun daude pakezalik? | 2005-05-17 : 08:05

Hemen (e) argi gelditzea nun gelditzean batzuk horrenbeste defenditzeben herritar guztiyen eskubiden bermie!!! Mota guztiyetako biolentziyen aurka omen daude gañea!!!
Nun tzaudete herri hontako pakezaliek?
PNV-EA TORTURATZAILEAK!!!!

ERRAMUN AIZPURU | 2005-05-17 : 17:05

Eta nere barrabilak hogeitahamaika. Gotzon Aranburu , eskubide guztiak, beste behin, urratuz, jipoitu egin dutela eta hortik, nola ilkitzen du: " PNV-EA TORTURATZAILEAK"? Hori ondorioztatzeak ez du ez oinik, ez bururik. Arestian diodana:ekaitzak jo duela Izarraitzen eta nire barrabilak hogeitahamaika:Eta galdetzen diot, bidenabar, nere buruari: ba ote dago horrelako baieztapenetan gibel asmorik?
Eskier naiz ez dagoela EAJ zein EAko kideen artean Gotzon Aranburuk jasandako jipoia gaitsezten ez duenik
Hain ankerra da aipatu jokabidea ezen denok ados gauden salatzeko orduan. Beraz, ez dezagun jo isatsa erakusten duten leloetara. otoi.

Miren | 2005-05-18 : 16:05

Orain dela gutxi eritzi bat bidali dut Gotzonen jipoia zela eta. Bapatean, nire eritzia (eta beste batzuk) desagertu egin dira. Nire eritzian, Erramun Aizpuruk aipaturiko ideia bati erantzuten nion (PNV eta EAko kideek gaitsezten omen dute jipoia) baina nire ustez behintzat errespetoz idatziriko mezua zen. Zer gertatzen da? Hemendik aurrera Erramuni erantzun nahi dionak ez al du aukerarik? edo hobeto esanda, bere burua identifikatu behar al du ezinbestean? Etzait batere logikoa iruditzen.

Uztarria | 2005-05-18 : 17:05

Erramun Aizpururi zuzendutako iritziak ezabatu egin ditu Uztarriak. Izen abizenez sinatu duenari errespetua zor zaio, eta gainontzeko erantzunek (sinatu gabeek) ez dute halakorik erakutsi.
Arauak bete egin behar dira, eta iritzi emaileak errespetatu.
Uztarria

NUN DI PAKEZALIK? | 2005-05-18 : 17:05

aber baño zer da hau!! hemengo iritziyek iñundik iñoa etzeben ezerre esaten Erramunen kontra, baizik eta honek bota dun iritziyen kontra, bea izendala hirugarrenai nahi dun modun erantzun diona!!!!!
bueno zuek nahi bazute kendu hau re baño nik berriz Erramuni esateyot:
PNV-EA TORTURATZAILEAK!!!!!!!!!!!!!!!!

buaaaaaaaaaaaa oi cebau | 2005-05-18 : 21:05

CENSURA HORI INJUSTUE ZAN. NI RELIJIYUKIN SARTU NAUK!!!!! BESTEIK EZ!!!!! HORRENBESTEAKO RE EZTA E!!!! XOBRA IN TZEATE!!!

PNV-EAz SOLIDARIOEKIN SOLIDARIO | 2005-05-19 : 10:05

Nazka-nazka eginda nago PNV-EAko jendea bildotsaren pare jartzen duen jendearekin. Gatazkan ez dute nonbait parte-hartzerik; biolentzia erabiltzea zer den, hauena ez omen behintzat.
Plano ezberdinak bereiztu nahi nituzke:
- Azken urteetan biolentziaren inguruan PNV-EAk erabili duen estrategiari FALTSUA izatea egozten diot. Ezker Abertzalea salatu besterik ez du egin, nonbait biolentzia darabiltelako. Horrela, ezker abertzalea kondenen dinamikan sartu nahi izan du, eta kondenen gaia erabili Aralar-i pisua emateko. Baina ez al da egia, eurek inoiz-inoiz, sekula-sekularum ez dutela ez gaitzetsi, ez behatzik mugitu Gotzonen kasua bezelakoen aurrean? Kaferi gertatu zaion bidegabekeriaren aurrean txintik esan al dute? EZ. Eta gero, besteei lezioak ematen aritzea, hori FALTSUA izatea da.
- Bigarren planoa:Gatazka gordina bizi dugu Euskal Herrian, baina gatazka horretako parte DANAK dira. Eta gatazka horretan guztiek erabili dute biolentzia. Goazen PNV-EAren biolentziaren erabileraz hitz egitera. Zeinek bultzatu zuen Y TALDEAK sortzea? Ez al zen Atutxaren barne ministerioa izan? Zer ekarri du honek guztiak, e Kafe? Zeinek bultzatu zuen dispertsioa, ez al zen Ardanzaren Jaurlaritza izan? Zer ekarri du honek? Zeinek behin eta berriz Egunkaria ezker abertzalea dela esanaz gaitzetsi izan du? Zeinek lotu Kontseiluaren Bai Euskarari Ziurtagiria Zerga Iraultzailearekin? Zeinek bidaltzen ditu ertzainak kartelak kentzera, kartelak jartzen dabiltzanak identifikatzera, manifetara multak jartzera? Ez al da egia Nazioarteko Txosteneta Ertzainak ere tortura erabiltzearen susmopean daudela? Hau ez al da biolentzia erabiltzea? Hala ez izateaz norbaitek konbentzitzen banau, PNVn afiliatuko naizela zin egiten dut.

epa | 2005-05-19 : 20:05

Oso gaizki iruitu zat oingo hontan UZTARRIAk euki dun jarrerie. OSO GAIZKI ORDIE E. Iruitze zat elizie kritikatzie eztala inondik inoa zentsuratzeko arrazoie. Nik erramuni hainbat galdera in nixkon, ustez errespetue inundik inoa falta gabe. Eztet uste elizie boteretsuen albuen zeatik eotean galdetzie errespetue faltatzie danik. ta anonimotasunetik izen abizendunen adierazpenai erantzutie re ezindezue hortaño mugau. nik nayo det izenik gabe idaztie iritziyek, ta horreatik ezin dezue izen dun baten iritziye komentatzie eragotzi.
HOINGO HONTAN DEFRAUDA IN NAZUE. ESPERO AZKENA IZENGO ALA.

epa-ri beste anonimo batek | 2005-05-20 : 08:05

Aizu, nik ulertzen dudanez, uztarriak ez du zure iritzia borratu kritika bategatik edo besteagatik. Izen-abizenez sinatu duen bati anonimoki erantzuteagatik baizik. Arauetan garbi jartzen du: "Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki" Ez da ba zaila ulertzeko, eh! Nahi baduzu bota iritzi berdin-berdina izen abizenekin, eta ea orduan ezabatzen dizuten. Aio.

epa | 2005-05-20 : 21:05

aa nik pentsatze nun izen abizenez idatzitako iritziyek komentatzie bazeola, errespetuz in ezkeo. baino ezin baa iritzik eman,....... Ordun erramun aizpuruk eta izenez bakarrik idaztie hobe izengo zeben, artara bean iritziye danon artien eztabaidatu ahal izateko, errespetuz betire. eztiyot zentzu haundik billatzen, ya izen abizenakin firmatziek erantzuteko gaitasune mugatzemaigu, baino bueno. erramun, urena ire iritziye komentatzie nai baek, izenez bakarrik sina zak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu