Lan Mobel Iraurgik galdu egin du Heliosen aurka

uztarria 2005ko mai. 9a, 21:05

Hirugarren postuan jarraitzen du, baina laugarrenarekin berdinduta da

Zapatuan Utebo izango du aurkari, han

Lan Mobel Iraurgik ezin izan du irabazi asteburu honetan Helios liderraren aurka jokatu duen partida; 58-53 izan zen emaitza. Iraurgik hirugarren postuari heltzen dio oraindik, baina laugarrengoan dagoen Askartzarekin berdinduta dago (bakoitzak 11na puntu ditu).

Heliosek, talderik indartsuenetakoa dela erakutsi du berriz ere, eta mendean hartu Lan Mobel Iraurgi. Oraingoan, baina, puntuen aldea txikiago izan da: bost besterik ez. Aurrez jokatutako partidan 54-76 galdu zuen Iraurgik.

Zapatuan jokatuko du hurrengo partida, Entrerrios Casao Uteboren aurka, han, 20:15ean. Joaneko partidan Iraurgik 72-65 irabazi zion Utebori.