'Urrutiko begiradak' Uztarria aldizkariaren azken zenbakian

uztarria 2005ko mai. 9a, 19:05

Herriko etorkinekin egon da Uztarria eta euren esperientziak jaso ditu

Asteburuan banatu da bazkide eta harpidedunen artean

Uztarriak argitaratu eta banatu du aldizkariaren 62. zenbakia. Etorkinekin jardun du berriketan, eta horiek, etorri ziren egunak oroitzeaz gain, aurrera begira dituzten asmoez jardun dira. Gertrudis Mangue, Rosa Lujan de Gomez, Mariberkis de la Cruz eta Kelly Perez dira protagonistak.

Zenbaki honetan berrikuntza bat dakar aldizkariak: hemendik aurrera Iritzia sailean marrazkiek leku gehiago dute, Andoni Salegiren bitartez. Horrez gain, Jose Luis Otamendik, Alaitz Olaizolak, Xabi Bordak, Aitor Arangurenek, Markel Mendizabalek eta Ainhoa Odriozolak idatzi dituzte iritziak. Atal horretan ere, IƱaki Segurolak atera berri duen Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo liburuaren zatitxo bat argitaratu du aldizkariak.

Azpeitia eta topikoak atalarekin jarraituz, oraingoan aberastasuna neurtu da. Horretarako Jesus Agirre Iraurgi Lantzen Urola Erdiaren Bultzatze eta Garapenerako Elkarteko zuzendariaren laguntza izan dute. Aberastasuna zertan oinarritzen den da gakoa: "Dirua bezain garrantzitsuak dira kultura eta pertsonaren garapena", dio Agirrek.

Imanol Uria garai bateko autoak biltzen eta berritzen ditu. Bederatzigarrenarekin dihardu lanean.

Euskararen txokoan Kili-kolor dendako jabeek Bai Euskarari Ziurtagiriaren garrantziaz aritu dira. "Aurrera egiteko bidea" dela diote Lizarraldetarrek.

Horiek, eta beste hamaika kontu landu dira 62. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Bide batez, Urola Kostako Hitza egunkaria ere hasiko da jasotzen. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.400 aleko tirada du.