Joseba Segurola isolatuta daukate Villefrancheko kartzelan

Uztarria | Politika
2005ko mai. 7a, 19:05

  • Atxilotu zutenetik (martxoaren 23tik) ez du bisitarik jaso, epailearen debekuagatik
  • Askatasunak gogor salatu du preso politikoaren egoera

Joseba Segurola Xegu azpeitiar presoa "guztiz isolatuta" dute Frantziako Villefranche-Sur-Saoneko kartzelan, Askatasunak jakinarazi duenez. Xegu martxoaren 23an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Lannemezan herrian, ustez ETAko kidea delakoan, eta harrezkero ez du bisitarik izan, Laurence Le Vert epailearen debekua dela-eta.

Atxiloketaren unean eta inkomunikazio garaian kolpeak jaso zituela salatu zuen azpeitiarrak. Epaileak bisitarik ez baimentzeko argudiatu duenez, Segurolak ez zuen polizien aurrean identifikatu nahi izan. Askatasunak gogor salatu du preso politikoaren egoera.

Xeguz gain, beste sei preso azpeitiar daude: Juan Karlos Azpitarte Paterra, Joxin Arruti, Xabier Etxeberria Txapi, Jabi Agirre, Gotzon Aranburu eta Maider Egiguren. Garikoitz Etxeberria Kafe, berriz, Haika auziko epaiaren zain dago, kalean (martxo hasieratik).

Bidali:  

Erantzunak

x | 2005-05-09 : 13:05

Estao eskubideik!

SOLIDARIOEKIN SOLIDARIO | 2005-05-09 : 14:05

Jar gaitezen Udala gestionatzen dutenen logikan: Giza Eskubideen urraketa honen aurrean ez al luke kontzentrazio bat konbokatu beharko? Zer moduz bihar eguerdiko 12etan? Edo hobe etzi? Hartara langileek karreraz karrera kartelak jartzeko denbora izango dute. Edo kajero sistrin batek Segurolan eskubideak baino baliagarriago al da?
Edo jar gaitezen logikaren logikan: Kontzentrazioak deitu izan dituenean, Udala gestionatzen dutenek zer salatu nahi izan dute? Kasuan kasu egin izan dena? Edo egin izan denaren atzean dagoen mugimendu guztia? Ez gaitezen engainatu; irabazle eta galtzaileen arteko zatiketa bultzatzeko praktika sistematiko bat izan da kondena kontzentrazioen taktika, eta ez giza eskubideen urraketa salatzeko asmoz egindakoa. Horregatik ez dute Segurolaren aldeko kontzentraziorik deituko. Horregatik ez da Kaferen, Unai Lizasoren, Iker Iparragirreren aldeko kontzentraziorik deitu.

Nahikoa da. Mugi!!! | 2005-05-09 : 17:05

Eta oraindik ere, sarritan estatu frantziarrak, estatu espainolarekin kolaboratzen duela entzuten dugu!. Ba, badirudi, estatu frantziarrak ere, espetxe politika zorrotza ezarri digula euskaldunoi. Nire ustez, Azpeitiko udal ordezkariek, Xeguren egoeraren inguruko berriak jaso beharko lituzke espetxe horretako zuzendariarekin egonik eta ondoren, Xeguren eskubide urraketekin amaitzeko exigitu!!! MUGI DADILA AZPEITIKO UDALA

gu | 2005-05-10 : 18:05

XEGU,MAITE HAUGU!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu