PPko zinegotziak itzultzailea izango du udalbatzarretan

Uztarria | Politika
2005ko mai. 6a, 15:05

  • Euskara Patronatoko langile batek egingo dizkio itzultzaile lanak
  • Julia Tercerok hala eskatu zuen orain dela hilabete batzuk

Julia Tercero, PPren Azpeitiko zinegotziak (Habearen legez kanporatzearen ondorioz), izango du eskatu zuen itzultzailea herriko udalbatzarretan. Udal Euskara Patronatoko langile batek hartuko du euskaratik gaztelerara itzultzeko ardura. Orain artean udaletxeko langileren batek edota hitza zuten alderdietako ordezkariek beraiek egiten zizkioten itzulpenak (Habeakoek izan ezik).

Tercerok ia urtebete eta erdi darama Azpeitian zinegotzi karguan, ez daki euskaraz, eta ez du pausorik eman euskara ikasten hasteko. EAEko legeak oinarrituta eskatu zuen itzultzailea, gaztelania ere ofiziala delako EAEn.

Uztarrian esandakoak

Uztarria aldizkariaren 59. zenbakian Terceroren eskaeraren berri eman zen, eta orain jarri diote hari itzultzailea. “Legea hor dago —zioen orduan Uztarriako Euskara taldeak—. Baina gure ustez, Tercerok errespeturik ez du izan. Esan batek dio zauden tokiko hizkuntzarekiko errespetua dela eduki behar den aurrenekoa. Hura, ordea, Azpeitira etorri da, ia azpeitiar denak euskaldunak gara, euskara ofiziala da, baina ez du euskara ikasteko intentziorik izan behin ere, eta ez du ikasiko”. Osorik irakurri nahi bada klikatu hemen: Euskarari zirina.

Uztarria aldizkariak elkarrizketa egin zion PPko kideari, honek kargua hartu eta gutxira, eta berak zioen euskarari "errespetua" badiola. "Nik errespetua diot euskarari. Baina euskararena ez da oso ondo egin, euskara politizatu egin delako", zioen orduan. Irakurri nahi bada egin klik.

Bidali:  

Erantzunak

Joxe | 2005-05-06 : 16:05

PPko zinegotziak irabazi egin digu.

Sorgintxo11 | 2005-05-06 : 16:05

*Orain dela bi urte udalean ni ordezkatuko ninduen alderdia hautatzeko eskubidea urratu zidaten "Habea" plataforma espainiar legeen arabera jokozkanpo utzi zutenean.
*Hala ere, Habea-k hauteskundeetan parte hartu zuen eta 4 hautetsi izan behar zituela erabaki genuen Azpeitiarrok.
*PNV-EA-PSOE eta PP-koek muzin egin zioten honi eta lau hautetsi hauen aulkiak beren artean banatu zituzten.
*Hauetako aulki bat Tercero "andereak" lapurtu zuen.
*Azpeitiarron %83ak euskaraz hitzegiten du, baina herritar hauekiko eta gure hizkuntzarekiko inolako errespeturik ez duela erakutsi digu Tercerok.(Nik garbi nuen hautetsi aulkia lapurtzeko gai den "andere" baten aldetik hori eta gehio egiteko kapaz izango zela. Hau hasera da)
GARBI DAGO AZPEITIAR GUZTIOK EZ DITUGULA ESKUBIDE BERDINAK, ETA BESTELA:
*Udaletik niri zuzenduriko berriak zer hizkuntzetan jaso nahi ditudan galdetu diezaidatela. (Euskara hutsez).
*Anbulategira joandakoan, gure seme-alabek bere sendagilearekin euskaraz hitzegitea berma dezatela.
*Epaitegira joatean, euskaraz hitzegiteko aukera berma dezaten, udal honen esku dagoen guztia egin dezatela.
*.......
EDO ESPAINOLEN ESKUBIDEAK NIRE ESKUBIDEEN GAINETIK AL DAUDE?

Izugarria | 2005-05-06 : 17:05

Berak adina erru du udal gobernuak. Hau onartezina da!

saturdei jirou | 2005-05-06 : 18:05

euskerie "ere" ofiziala dan herri santu hontan, zeatik derrigortze nabe bestiek beste, ertzainek beayekin erderaz komunikatzea? (ertzainek'e ez al die langile publikuek?)

epa | 2005-05-06 : 21:05

Andere hori itzultzailie jartzie eztao onartzeik. PNV ta EAko zinegotziyek inbertzeben, andre honei merezi dun arrerie eman. Yake eztan herriyek aurkerautakue ezpazan existiu bezela jokau, ta ez bean eskaerak onartu.

Neu | 2005-05-06 : 23:05

Udaletxie, beti bezala, ipurdia garbitzen kanpotarrei...

Maite | 2005-05-09 : 12:05

Uztarriak egindako elkarrizketan, Juliak esan zuen hiru bat aldiz saiatu dela euskaraz ikasten eta fustratua sentitu izan dela ezin izan duelako ikasi. Ni neuk, itzultzailea beharko banu fustratuago sentituko nintzateke. Baina, ez al litzateke hobe itzultzailea jarri beharrean euskara irakasle bat jartzea bere fustrazioak alde batera utzi eta behingoz euskara ikasteko? Ni Badajozeko zinegotzia izango banintz, Espainola ikasi beharko nuke eta ez zitzaidan burutik pasatuko itzultzailea eramatea.

Lotsagarria | 2005-05-09 : 13:05

Lotsagarria iruditzen zait Azpeiti batean itzultzaile eskaera onartzea. Berak hainbete erru dute EAJ/EA-ko guztiek. Azken finean beraiek dira eskaera baimendu dutenak eta hori Azpeiti bezalako herri euskaldun batean ez dago onartzerik. Beste askotan bezala, oraingoaan ere EAJ PP-ri ipurdia txupatzen dabil

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu