Zortzi proiektu aurkeztu dira Soreasu berritzeko

uztarria 2005ko mai. 4a, 18:05

Ikusgai izango dira udaletxe azpiko aretoan, maiatzaren 5etik maiatzaren 12ra bitartean

Gerturatutakoen iritziak jasotzeko iradokizunen postontzia jarriko da

Ideia eta Meritu lehiaketara aurkeztu diren zortzi proiektuen artean erabakiko da Soreasu antzokiaren ordezko eraikina nolakoa izango den.

Udalak, "herritarrentzat izan dezakeen interesa dela eta", proiektu horiek guztiak udaletxe azpiko aretoan ikusgai jarriko ditu, eta herritarrek euren iritziak ematea ahalbidetuko du horretarako jarriko den iradokizun postontzian.

Maiatzaren 5etik 12ra bitartean erakutsiko dira lanak:

Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara.

Zapatuan eta igandean: 12:00etatik 14:00etara.