Iriarte eta Badiola Gipuzkoako Erremonte Txapelketako finalean aurkari izango dira

uztarria 2005ko api. 29a, 14:04

Iriartek Juaristi izango du bikotekide eta Badiolak Altuna II.a

Zapatuan jokatuko da finala Galarretan

Azken albistea: Altuna II.a-Badiolak 40-38 irabazi dio Juaristi-Iriarteri

Iriartek eta Badiolak indarrak neurtuko dituzte zapatuan jokatuko den Gipuzkoako Erremonteko Txapelketako (lehen aldiz antolatu da) finalean. Beraz, txapeletako bat Azpeitira etorriko da, bikoteka baita txapelketa. Iriartek Juaristi izango du lagun eta Badiolak Altuna II.a.

Atzo egin zuten material-aukeraketa, eta lau pilotariak gustura gelditu ziren aukeratutako pilotekin.

Azken albistea: Altuna II.a-Badiola irabazle

Badiolak ekarri du Gipuzkoako Erremonte Txapelketako txapela Azpeitira. Gaur (apirilak 30) jokatu den finalean Altuna II.a-Badiola bikoteak 40-38 irabazi diolako Juaristi-Iriarte bikoteari.