Zozkatu dira Udal sustapeneko eta Enparan kaleko bederatzi etxebizitzak

uztarria 2005ko api. 28a, 18:04
Jende asko bildu zen Enparan Dorretxean zozketa zela eta.

Zozketa 336 lagunen artean egin zen

Etxea egokitu zaien zenbakien jabeek Azpeitia Lantzenen bulegotik pasatu behar dute

Udal sustapeneko eta Enparan kaleko bederatzi etxebizitza zozkatu ziren atzo (asteazkena); 336 lagunen artean egin zen Enparan Dorretxean.

Zozketan etxebizitza bat egokitu zitzaien zenbakiak honakoak dira: 127, 91, 211, 316, 3, 107, 88, 45 eta 50. Ordezkoa, berriz, 237 da.

Zenbakien jabeek Azpeitia Lantzenek Sindikatu Zaharrean duen bulegotik pasatu beharko dute, 08:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara.

Aurreneko 57 etxebizitzen zozketa, 2003ko ekainaren 19an egin zen.