Herri kirolen Gipuzkoako txapelketa larunbatean

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 27a, 17:04

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Iraurgi ikastetxeak hartuko dute parte, beste batzuen artean

Urrestillako pilotalekuan izango da, 15:30ean hasita (urola-kostakohitza.info)

Eskolarteko Herri Kirolen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da larunbatean, 15:30ean, Urrestillako pilotalekuan. Bertan parte hartuko duten ikastetxeak honakoak dira: Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastola, Ikasberri Ikastola eta Iraurgi ikastetxea, Zaldibiko Lardizabal ikastetxea, Segurako Laiotz Herri Eskola eta Idiazabalgo Aita Iparragirre ikastetxea. Haur eta gazteak sokatiran, txingetan, zaku eramaten, lokotx bilketan eta giza-proban ariko dira.