Sutea Arana kaleko 11n

uztarria | Besterik
2005ko api. 21a, 11:04

  • Tximiniak su hartu du
  • Sua piztu da Salbe auzoko 19an ere, goizeko 03:30ean

Suhilzaileak lanean, Arana auzoan.  Argazki originala

Arana auzoko 11. zenbakian sutea izan da, 11:30ean. Udaltzaingoak oraintxe adierazi berri du, tximiniak hartu duela su. Suhiltzaileak gerturatu eta itzaltzen ari dira. Suhiltzaileak lanean ari diren bitartean bizilagunak etxean egon dira.

Gur goizean 03:30ean, beste sute bat izan da herrian, Salbe auzoan, 19. zenbakian, 3. pisuan. Han ere tximiniak hartu du su. Suhiltzaileak hara gerturatu direnerako bizilagun guztiak kalera aterata zeuden. Su gogorragoa izan da han, sukaldean piztu delako.

Tximiniak garbitzea komeni

Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, garai honetan tximiniak zikinak egoten dira eta etxeren batean ekonomika-edo pizten bada, erraz hartzen dute su tximiniek. Beraz, tximinia sarriago garbitzeko gomendatu dute.

Bidali:  

Erantzunak

Ratzinger | 2005-04-21 : 12:04

Ikusten da eliza katolikoak Azpeitian duen eragina handia dela. "Fumatak" modan jarrai dira nonbait. Eta nire galdera da: ze koloretako kea atera da? Agian Lagun Onak taldeko presidentea aukeratzeko konklabea egiten ari ziren... Tximiniak gehiago garbitu beharrean, telebista gutxiago ikusteko gomendioa luzatuko nuke nik! Eta etxeetako jabeak barkatu diezadatela umore beltz hau. Ironiarekin ari naiz. Pozten naiz ezer larririk gertatu ez delako

habemus fumateis | 2005-04-21 : 14:04

jajaja!!!fumating people modan tziok!!!papa berri onek baetz legalizau fumatak!!!jajajaj! berak eta beraren kuadrilla earki emate diote ta....

Herritarrari, Ratzingerrek | 2005-04-21 : 14:04

Ratzingerren sarkasmoa edukiko dut baina zuk haren umorea. Ezer ez da gertatu eta horregatik umore punttu bat jarri nahi izan diot kontuari. Baina ikusten da hemen Benedikto XVI.ak baino umore gutxiago dutela batzuk. Jesusssss.... Gomendio bat: zuk ere egin ezazu belar fumata bat, ea lasaitzen zaren! Hori bai, kontuz tximiniarekin

Herritar bat | 2005-04-21 : 14:04

Ratzinger bezelako sarkasmoa daukazu, eta lotsa gutxi

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu