Azpeitiko EAJk eskerrak eman dizkie hautesleei

uztarria | Politika
2005ko api. 19a, 11:04

Orain artean bezala "herriaren alde buru-belarri lan eginez" jarraituko dutela diote

Azpeitiko EAJk eskerrak eman nahi dizkie igandean EAJ-EA koalizioari botoa eman zioten azpeitiar guztiei, "berriro ere bere konfiantza eskaini baitigu Azpeitiko herriaren gehiengo handi batek".

Horregatik, "hemendik aurrera ere, orain arte bezala" emandako konfiantzari erantzun, eta "herriaren alde buru-belarri lan eginez" jarraitzeko asmoa agertu dute.

Bidali:  

Erantzunak

ERRIAREN NAHIA ERRESPETATU | 2005-04-21 : 10:04

Ba hori.

ERRAMUN AIZPURU | 2005-04-21 : 13:04

Laburra benetan lehenengo erantzunean jasotzen den hitz zerrenda. Bi baino ez. Baina edukiari bagagozkio, badago gibel asmorik hitz horien azpian. Ez atzean, azpian baizik oker ez banago. Ez dute, aldiz, gurpilezko asmorik esker oneko EAJren hitzak. Benetan eskertzen dute Azpeitiko hauteslegoa. Eta ez dute emandako hitzik jango "hemendik aurrera ere, orain arte bezala, herriaren arte buru-belarri lan eginez " jarraituko duela alderdiak aldarrikatzen dutenean. Esaten du hain hedatua dagoen esaerak ez duela beti denen gogara egiten euria. Egungo euriteak direla eta denon ahotan egongo da eguraldi euritsuaren hizpidea eta alazoko datorkigu euriarena. Urliak, biraoak abaztorratuko ditu euriaren aurka. Sandiak, eriaren onurari eutsiko dio eta batek daki zer euriari buruzko iritzi azalduko digun Berendiak. Uka ezina da herriaren alde buru-belarri aritu dela EAJ-EA koalizioa eta itsu legoke hori ikusten ez duena. Ekiontza gehiago eta beste era egokiagoan egin ez daitekeenik ez dugu ukatuko, baina, berriz ere hel diezaiogun herriak bete esaldi jatorretan jaso duenari :"zenbat buru, hainbat aburu" Ni oso poztu nauongi nakiena entzuteak. Eta ez diot "ba hori" horrek gordetzen duen susmo txarrari garrantzirik ematen.

Aber Erramun!!! | 2005-04-22 : 08:04

Ze Erramun oindik lo? Nik dakitela herriye herritar danok osatze deu ta PNVk Azpeitiko udaleko agintari izeti lortu zun egunetik 2.000 (gutxigorabera) Azpeitiarren naye errespetatziei uko intzion, GURIEK dien zinegotziyek LAPURTUZ!!!! Herriyen alde lan iti behayen betebeharra da ta ez itzazu goraipau horreatik faorez. Ala, ta PNVkuei zea esan "BAKOITZARI BEREA JAUNGOIKOAREN LEGEA"!! Hasi hortik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu