Hauteskunde emaitzak igande gauean uztarria.com-en, astelehenean 'Hitza'-n

Uztarria | Politika
2005ko api. 16a, 14:04

  • Uztarria.com-ek Azpeitiko emaitza orokorrak sartuko ditu, mahaietakoak, adierazpenak...; 'Urola Kostako Hitza'-k bost orrialde egingo ditu hauteskundeez
  • Bien helburua: informazioaren erreferentzialtasuna lortzea

Bihar (igandea) EAEko hauteskundeak direla eta ( Uztarria ), uztarria.com-ek eta Urola Kostako Hitza-k ahalegin berezia egingo dute, lan egingo dutelako. Bien helburua: informazioaren erreferentzialtasuna lortzea.

Uztarria.com-en igande gauean bertan sartuko dugu informazioa, ahal den azkarren:

—Azpeitiko emaitzak.

—Herriko bozka guneetako emaitzak.

—EAEkoak (informazioa osatzeko).

—Herriko politikoen adierazpenak...

Uztarriak 2003ko udal hauteskundeetan zenbaki berezia atera zuen astelehenean, lau orrialdekoa, Azpeitiko emaitzen berri zabal emanez. Bihar uztarria.com-ek eta Urola Kostako Hitza-k beteko dute funtzio hori (Urola Kostako Hitza-ren enpresako bazkideetakoa da Uztarria Kultur Koordinadora).

Gure eskualdeko Hitza astelehenean argitaratu egingo da, ohi ez bezala, eskualdeko emaitzak ematearren. Bost orrialde egingo dituzte:

—11 herrietako emaitzak, eta eskualdeko batura.

—Herri batzuetako bozka guneetako emaitzak, tartean Azpeitikoak (herri denetan ez dago gune bat baino gehiago).

—EAEko orain arteko hauteskunde denetan eskualdean alderdiek lortutako emaitzen taula.

—EAEko hauteskundeetako emaitzak (informazioa osatzeko).

—Eskualdeko politikoen adierazpenak.

—Eguneko kronika...

Beste bost Hitzek ere lan egingo dute bihar, eta astelehenean etxeetan izango dira.

Urola Kostako Hitza jasotzeko, 943 30 43 46 telefono zenbakira deitu besterik ez da egin behar.

Bidali:  

Erantzunak

1931ko efemeridea | 2005-04-16 : 17:04

1931ko gaurko eguneko albistea, gaur uztarria.com-en leitu dudanez: "1931. Aho batez, honoko erabakia hartu zuen udalak: Estatu Espainolaren egituraketa berriaren aurrean, Azpeitiko Udalak bere postuak utzi aurretik irten behar zuen. Euskal Herriak nazio bezala zituen eskubideak (jatorrizkoak zein historikoak) baieztatu ondoren, honen autodeterminazioa eskatu zuen lehenbizi, eta Euskal Errepublika, Iberiako Errepublika guztiekin konfederaturik, euskal lurraldeari bultzada ematen ari ziren guztiei laguntza eskaini zien".
Espainiako Estatuaren egituraren erreforma, udalen parte-hartze politikoa, Euskal Herria nazioa da, eskubideak ditu, autodeterminazioa, konfederazioa, Euskal Herriaren alde ari direnei laguntza... 1931. 2005. Bi garai, gauza bera.

Ez dute uzten EHNArekin... | 2005-04-17 : 15:04

Joan naiz bozkatzera eta ez didate utzi EHNArekin bozkatzen. "Aurten ezin dela esan digute", esan dit mahaiko lehendakariak. EHAKren ordezkariak paper bat eman dit sinatzeko, protesta egiteko horregatik. Sinatu dut.

Niri utzi didate | 2005-04-17 : 18:04

Uste dut mahaien arabera dela kontua. Nik EHNArekin bozkatu dut, eta lagun batzuek ere halaxe egindutela esan didate. Hori bai, utzi ez diotenik ere bazen koadrilan, haserre.

2001ean baino parte-hartze txikiagoa | 2005-04-17 : 18:04

  EDIZIO JARRAITUA (2005-04-17)     
Irakurri dudanez, arratsaldeko bostetan 2001ean baino %8 txikiagoa zen parte-hartzea. Epe horretan Gipuzkoan hurbildu da jende gehien bozkatzeko mahaietara (%50). Araban %47koa zen parte-hartzea eta Bizkaian %48koa.
Azpeitiko daturik ezin izan dut topatu.

Neu | 2005-04-17 : 21:04

Nik EHNArekin bozkatu det bate arazorik gabe.

noiz emaitzek? | 2005-04-17 : 21:04

Ze orduk aldien ertengobe herriko emaitzek? Inpaziente nao...

Uztarria | 2005-04-17 : 22:04

Kaixo.
Laster, minutu gutxi batzuk barru jarriko ditugu webean.
Eskerrik asko,
Uztarria

EHNA | 2005-04-18 : 09:04

Niri ere ez zidaten utzi atzokoan EHNArekin bozkatzen... Joan aurretik banekien komunikatu baten bidez jakinarazi zela EHNArekin bozkatu eta norbaitek protesta egin ezkero mahi guztia inpugnatzeko arriskua zegoela. Hala ere intentua jo nuen baina alferrik; gainera PSOE-ko ordezkari bat zegoen mahaian eta hobe ez arriskatzea... Gauean entzun nuenez, mahai batzuetan utzi zuten EHNA erabiltzen, beti ere inguruan "susmagarririk" ez zegoela ziurtatu ondoren. Pena da horrela ibili beharra gero!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu