Hasi da berriz ere 'Inguruari begirada bat'

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 13a, 18:04

Lehiaketako argazkiak urriaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira (Urola-kostakohitza.info)

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek Tokiko Agenda 21en baitan antolatu dute aurtengo Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketa. Antolatzaileen esanetan, "lehiaketa horren bidez, Tokiko Agenda 21en ezarpen prozesua sustatu eta zabaldu nahi da, herritarren artean ingurumenarekiko kontzientziazioa bultzatu nahi den heinean". Lehiaketarako argazkiak urriaren 7a baino lehen aurkeztu behar dira, eta saritutako argazkiekin 2006ko egutegia aterako dute.

  1. euroko hamar sari banatuko dituzte, eta 200 euroko bi sari berezi, bata modalitate positiboari dagokiona eta bestea negatiboari. "Modalitate bakoitzean parte-hartzaile batek sari bakarra jaso ahal izango du".