Menditik bueltan izozketak jasan zituzteneko istorioa da azken aldizkariaren gai nagusia

uztarria 2005ko api. 4a, 18:04
  • Zaharren egoitza, motorzaletasuna, azoka, Bai Euskarari ziurtagiria eta beste zenbat gai landu dira
  • Azken aldizkaria, 61. zenbakia da

Uztarriaren 61. zenbakia atera eta banatu da. Azalean "Olatz LarraƱaga":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2005/61/05/index_html dator; mendizaleak Dhaulagiri VII mendian izan zituen izozketen berri ematen du.

Landu diren beste gaiak dira:

  • Azpeitia eta topikoak atalaren barruan, Motorzaletasuna. Bigarren topikoa ere baieztatu egin da. Azpeitia motorzalea da datuek erakusten dutenez.
  • Klik atalean Azpeitiko azokara joan aurretik Etxearreta baserrikoek lana nola egiten duten azaltzen da.
  • Zaharren egoitzari barrualdetik hartutako ikuspegia kaleratu nahi izan da. Egoitzaren funtzionamendua eta bertan bizi direnen hitzak jaso dira.
  • Euskarak aldizkarian duen atalean, Bai Euskarari ziurtagiria aipatzen da. Urtean zehar zer egingo dena, hain zuzen.
  • Iritziak, berriz, Jose Luis Otamendik, Alaitz Olaizolak, Koldo Aldalurrek, Jokin Urangak, Kepa Susperregik eta Maite Garmendiak eman dituzte.