Peñagarikanok 22-17 galdu du Goñi III.aren kontra

Uztarria 2005ko api. 3a, 21:04
  • Partida bukaeran erabaki da, 16na joan direlako aurretik
  • Adio esan dio buruz buruko txapelketari

Kepa Peñagarikano pilotariak Lehen Mailako buruz buruko txapelketan ondo ibiltzeko gogoa zuela adierazi zion aste honetan uztarria.com-i, gaur arratsaldean Bergaran ondo jokatu du estreinakoan Fernando Goñi *Goñi III.a*-ren kontra, baina adio esan dio txapelketari, 22-17 galdu duelako azpeitiarrak (kanporaketa bidez ari dira jokatzen aurten buruz burukoa).

Bi pilotariak ere parean ibili dira partidaren zatirik handienean, berdinketa asko izan direlako: 0-3 irabazten Peñagarikano, 7-7, 9-9, 11-11, 15-12 Goñi irabazten, 15-15, 16-16. Hor jo du kolpea Goñi III.ak eta 22-17 irabazi du.

Peñak bederatzi tanto egin ditu, zortzi galdu.