Kepa Peñagarikano: "Lehenengo mailan aritzeko gai naizela erakutsi nahi dut"

uztarria 2005ko api. 1a, 14:04
  • Peñagarikano pilotariak igandean jokatuko du Eskuz Banakako Txapelketako lehen partida
  • "Aurkari gogorra" tokatu zaiola dio Fernando Goñi aipatzean

Kepa Penagarikano pilotariak Eskuz Banakako Txapelketan parte hartuko du, eta lehen aurkaria Fernando Goñi, Binakako Txapelketa irabazi berri duena egokitu zaio. Igandean, Bergarako piltalekuan, arratsaldeko bostetan hasiko dira antolatutako partidak; Peñagarikanok bigarrena jokatuko du.

Peñagarikano aspaldian ez da behar bezain fin ibili, eta aurrez erakutsi dituen gaitasunak berriro erakusteko aukera du oraingoan, uztarria.com-i esan dionez.

Buruz burukoa prestatzeko nahiko denbora izan al duzu?

Bai. Binakako Txapelketan ez dut parte hartu eta denbora dezente izan dut txapelketa hau prestatzeko; pare bat hilabete edo. Alde horretatik ondo ibili naiz.

Zein da zure helburua txapelketa honetan?

Aspaldian ez nabil maila onean, eta txapelketa hau dagoenik-eta garrantzitsuena da. Eskaparate ona da ondo arituz gero. Ea lehengo jokoa berreskuratzen dudan; lehenengo mailan jokatzeko gai naizela erakutsi nahi dut.

Zer diozu zure aurkariaz?

Txapelketa prestatzeko denborarik ez du izan, oraintxe bukatu duelako binakakoa, baina, txapela irabazteak konfiantza ematen du. Gainera, nahiz eta ez prestatu, sasoiz eta jokuz ondo dabil. Oso aurkari gogorra izango da.

Atzo aukeratu zenituzten pilotak Bergarako pilotalekuan. Nolakoak hartu dituzu?

Beti bezala, astunak eta fuerteak aukeratu ditut. Goñik, berriz, bat motela eta bestea bote handikoa. Gustura geratu gara aukeratutako pilotekin.

Irabaziz gero Beloki izango duzu arerio. Gero Patxi Ruiz eta finalera sailkatzeko Eugi.

Bai. El grupo de la muerte deitu diote, baina ez diot horri begiratzen. Aurrenengo lana igandeko partida jokatzea izango da eta gero gerokoak. Beloki bezalako pilotari baten aurka jokatzea saria izango da niretzat.