Bihar izango da VI. Azpeitia-Ikasberri Rallysprinta, Errezilgo errepidean

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 1a, 11:04

Guztira 51 auto gidarik eman dute izena auto lasterketan; Alberdi da faboritoa (Urola Kostako Hitza)

VI. Azpeitia-Ikasberri Rallysprinta izango da bihar, Azpeitia-Errezil-Bidegoian arteko GI-2634 errepidean. 15:00etan irtengo da bihar lasterketako lehen autoa, Gazteneko bidegurutzetik. Ezustekorik ezean, 19:00etarako lasterketa bukatuta egongo delakoan daude antolatzaileak, beraz, 14:00etatik 19:00ak artean errepidea itxita egongo da.

Izen-emate epea amaitu ostean, behin-behineko auto gidarien eta autoen zerrenda osatu dute; behin betiko partaidetza bihar jakingo da autoen azterketa egin ondoren; bihar goizean aztertuko dira gidarien autoak 08:00etatik 10:00etara bitartean, Landetako industriagunean.

.51 auto gidarik eman dute izena VI. Azpeitia-Ikasberri Rallysprintean. Tartean gidari ezagunak daude, eskualdekoen artean, besteak beste, Joxe Labaka azpeitiarra (Ford Scort Cosworth), Ramon Apalantza errezildarra (Mitsubishi EVO VI) eta Iñaki Alberdi azpeitiarra (Toyota Celica GT Four) daude. Baina kanpotik ere etorriko dira gidari ezagunak: Santi Artetxe (Peugeot 206 WCR, Joseba Zapirain (Seat Ibiza Kit Car), Ricardo Tricio (Mitsubishi EVO VI) eta abar.

Auto lasterketa irabazteko faboritoak ere badaude. Iñaki Alberdi da bat; azken bi urteetan honek irabazi du Azpeitia-Ikasberri auto lasterketa. Baina Ramon Apalantza ere hor ibiliko du atzetik, honek ere ondo ezagutzen baitu errepidea. Joxe Labaka ere saiatuko da lasterketa on bat egiten, iaz zorte txarra izan baitzuen autoarekin.