24 orduko futbito txapelketa presoei elkartasuna adierazteko

uztarria | Kirolak
2005ko mar. 23a, 12:03

  • Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Topaguneak antolatu du
  • Apirilaren 9an, 12:00etan hasiko da

Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Topaguneak 24 orduko futbito txapelketa antolatu du, eta dei egiten die "futbolean jardunez euskal preso politikoekiko elkartasuna adierazi nahi duten talde guztiei" parte hartzera. Apirilaren 9a izan da aukeratutako eguna; 12:00etan hasiko da txapelketa.

Izena apirilaren 5a baino lehen eman behar da eta horretarako aukera Azpeitiko Etxe-Zuri, Orkatz, Amaia, Urtzi eta Erreka tabernetan dauden orrietan egongo da. Azkoitiko Beket eta Zakela, Zestoako Uztapide tabernetan eta Zarauzko Arrano elkartean ere eman daiteke izena. Taldeko 30 euro ordaindu beharko da.

Apirilaren 8an Sindikatu Zaharrean bilera egingo da ordutegiak eta partidak zehazteko, eta antolatzaileek taldekide bakoitzeko ordezkari bat joatea "beharrezkoa" dela diote.

Irabazleek oroigarria eta afaria izango dute saritzat, eta bigarren sailkatuek afaria.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu