Urola bailarako XXVIII. Argazki rallya apirilaren 3an izango da

uztarria 2005ko mar. 21a, 17:03
  • Ibilbide berria ezarri dute aurten antolatzaileek: Azpeititik Debara, Itziartik nahiz Azkaratetik
  • Izena Azpeitiko Argazki Elkartean eman behar da

Azpeitiko Argazki Elkarteak Urola bailarako XXVIII. Argazki rallya antolatu du, apirilaren 3an izango da. Aurtengoan ibilbide berria proposatuko zaie parte hartzaileei: Azpeititik Debara bitarteakoa.

Parte hartzeko honako oinarriak bete behar dira:

  1. - Nahi duten guztiek har dezakete parte.
  2. - Izen ematea, Azpeitiko Argazki Elkartean egingo da, Julian Elorza Hiribidea 4, goizeko 8:30tik 9:30era bitartera.
  3. - Zenbatekoa:
  • Nagusiak: partaide bakoitzak 10 €en truke, 36ko erroiloa eta hamaiketarako txartela jasoko ditu.
  • Hamasei urtez beherakoentzat: 6 €en truke, 36ko erroiloa eta hamaiketarako txartela jasoko ditu.
  1. - Ibilbidea: Azpeitia-Deba-Azpeitia.
  2. - Gaiak: 6 izango dira eta irteeran ezagutaraziko dira.

Rallyaren ondoren bazkaria egongo da.

  1. - Sariak:

Nagusietan:

Lehenengo bilduma onenari: 120 € eta Azpeitiko Eskudela

Bigarren bilduma onenari: 90 € eta garaikurra

Hirugarren bilduma onenari: 60 € eta garaikurra

Sari Bereziak:

  • Rallyko Argazki onenari: Garaikurra
  • Fototeka Argazki onenari: Garaikurra
  • Herriko lehen sailkatu ez sarituari: Garaikurra

Gaztetxoetan:

Garaikur bana 16 urtez beherako hiru bilduma onenei.

  1. - Sari banaketa:

Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, argazki onenekin diapositiba emanaldia eskainiko da eta ondoren sari banaketari ekingo zaio, Urola Trenaren entzun eta ikuskizun gelan, aurrez ezagutzera emango den egun eta orduan.

  1. - Diapositiba sarituak antolatzaileen esku geldituko dira eta egokia irudituz gero, erabiltzeko eskubidea izango dute egilearen izena aipatuz.
  2. -Oinarri hauetan jasotzen ez den zerbait sortuz gero, bere erabakia antolatzaileen esku legoke.