Diego Garcia XII. Maratoi-erdirako dena prest dago

Urola Kostako Hitza 2005ko mar. 17a, 11:03
  • Herritarrekin batera eliteko atleta ugarik hartuko du parte 21 kilometroko bidean
  • Azken albistea: Lehengo urteko lasterkari kopurua (1069) hautsiko dutelakoan daude; orain artean 800ek eman dute izena

Larunbatean egingo den Diego Garciaren oroimenezko XII. Nazioarteko Maratoi-erdirako antolaketa azken txanpan sartu da. Eliteko hainbat atletek Azkoitiko irteeran izango direla baieztatu dute.

Gizonezkoetan:

Kipsos Kiprotich, Saina L. Kiptoo, Michael Ngaseke, Alejandro Gomez, Alberto Juzdado, Falil Abdelallah, Hajili Asan, Moustafa Younes, Julio Rey, Oscar Fernández, Luis Alberto Miguel Maldonado, Iván Galán, Pedro Nimo del Oro, Fernando Rey, Kamel Ziani, Asier Cuevas, Ritxar Fernández, Ramón Otegi eta Ibon Esparza.

Emakumezkoetan:

María Abel, María José Pueyo, Sandra Ruales, Yesenia Centeno, Griselda González, Olivera Yevtic, Teresa Pulido, Itziar Urdangarin, Iratxe Aranburu, Amaia Arana eta Amaia Insausti.

Lasterkariak irteera eramateko autobusak egongo dira 15:00etan, 15:30etan eta 16:00etan Azpeitiko igerilekutik irtenda. Egunean bertan izena eman daiteke irteeran egongo den mahaian, 14:00etatik 16:15era. Garraio zerbitzuan aldaketak izango dira 15:00etatik 19:00etara. Anbulategiko geltokia kenduko dute; Julian Elorza eta estazioko geltokiak bariantera aldatuko dituzte, Tren Museoko oinezko zubi aurrera; eta igerilekuko geltokia suhiltzaileen parkera aldatuko dute.

Azken albistea

Antolatzaileak 1069 partaidetik gora izango direlakoan daude. Oraingoz 800ek eman dute izena, baina, epea bihar 14:00etan amaituko denez, eta eguraldi ona aurreikusita dagoenez, jende gehiago animatuko dela uste dute.

Bestetik, Irteera eta hesiak jarri behar dituztenek 14:30ean Azkoitiko eliz atarian egon behar dute. Aldiz, bidegurutzeak zaintzen egon behar dutenek 15:30ean, leku berean.