Adinekoen egoitzako irizpide ekonomikoak

Julian Unanue (Azpeitiko Eusko Alkartasunaren izenean) 2005ko mar. 16a, 12:03

1-. Lur sailak eta urbanizazioak. San Martin egoitzak lursail nahikoa du proposatutako osoko proiektua gauzatzeko Udal korporazioak adostutakoaren arabera eta urbanizazio osoa zero kostuan.

Loiolako proposamenean, planoan azaltzen denez, 10.000 metro koadro daude, kasualitatez ez dira Udalarenak. Udalaren jabetzakoak diren 14.000 metro koadroak Ikasberri alboan daude, aldapan, eta 130 milioi pezeta kostatu dira. Loiolako urbanizazioa hasteko dago, ez baitago azpiegiturarik, eta suposatuz metro koadroaren kostua 10.000 pezeta dela, bere garaian proiektuaren egileak kalkulatuta baino 100 milioi pezeta gutxiago ditugu. Eta, suposatuz lurrak erosten diru gehiago jarri beharko ez litzatekeela, asko esatea da hori, lurrak eta urbanizazioak 230 milioi pezeta gehitzen dute.

Alkate jauna, egoitza Ikasberri alboan egin behar al duzu? Eta ez bada hala, zenbat gehiago kostatuko zaigu proiektua egileak dioen balizko kokalekuan egitea?

2-. Gauzatzea. Bi proiektuak konparatuko ditugu, Diputazioak 120 erabiltzaileko egoitzentzat dituen kostu moduluak erabiliz. San Martinen egin beharreko eraisteak, handitzeak, lur azpiko aparkalekuak eta eguneko zentroak 4.815.304,51 euroko gauzatze kostua izango luke. 5.730.212,36 kontratatze kostua izango litzateke, 952 milioi pezeta.

Loiolan 60+60 eginez, alkateak proposatu bezala, eta kondizio berdinetan, kostua 6.464.897,96 euro gauzatze kostua eta 7.639.228,54 euro kontratu kostea, 1.280 milioi pezetako aldea. Gauzatze lanetako ezberdintasuna 327 milioitakoa da.

3-. Finantziazioa. Adinekoen egoitza San Martinen jartzen bada, mojak finantziazioan laguntzeko prest daude eta beraiek 300 milioi pezeta jarriko lituzkete. Eta beraz, erakunde publikoek, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, jarri beharrekoa 653 milioi pezetara jaitsiko litzateke. Aldiz, egoitza Loiolan egingo balitz, kondizio berdinean (lurra+urbanizazioa+gauzatzea eta altzariak kanpoan utzita), kostua 1.510 milioi pezetakoa litzateke. Honek 857 milioitako aldea suposatzen du, San Martin berritzeak izango lukeen kostua baino gehiago.

Ondorioak beraz honokoak dira:

1-. Historia eta etorkizuna. San Martin egoitza gure egoitza da, 125 urte baino gehiago ditu herrian, eta bere kalitatea egiaztatuta dago nahiz eta alkateak Loiolako proposamenaren kalitatea aipatzean zalantzan jarri.

Erdigunean izatea etorkizunerako hobea izango da, 20 urtera begira, eta antza denez Arcelor ez da gaur egungo lekuan izango, etxebizitzengatik ordezkatua izango baita. Erdigunean, hobeto kokatua eta gureagoa izango da, beraz.

Fundazioak erakutsi du badakiela nola dirua gastatu kalitate ezin hobeagoko zerbitzua eman, eta gainera aurrezteko. Hori da etorkizuna.

2-. Arrazionaltasuna eta kapritxoa. Loiolako aukerak ez du ezer eskaintzan San Martinek hobetu ezin dezakeenik. Eta alkateak 857 milioi pezeta gehiagoko gastua proposatzen digu antzerako zerbitzuagatik.

Ez dugu ezagutzen Loiolaren etorkizuneko funtzionamenduaz bideragarritasun azterketarik eta Tolosan itxi zuten zentrotik ezberdintzen duen azterketarik. Bi eraikinen mantenua jasateko moduan al gaude? Udal teknikarien azterketarik ere ez dago horren inguruan.

Hauek datu zehatzak dira, eta ez Azpeitiko herriak behar dituen inbertsioak hipotekatzen dituen proiektu baten iragarki bidezko makilaia?

Dena dela, eskua luzatu nahi diogu alkateari gaia arrazionalki eta adostasun sozial eta politikoen bidetik eraman dezagun.

Aurrez egon diren iritziak honakoak dira: