Azpeitiko III. Slalom Openeko kronika

Amue Kirol Elkartea | Kirolak
2005ko mar. 15a, 11:03

  • Martxoaren 13an izan zen III. Slalom Opena
  • Sergio Fernandez donostiarra izan zen irabazle orokorra

Sergio Fernandez irabazlea, txapela jaso ondoren.  Argazki originala

Sergio Fernandez donostiarra izan da aurten Azpeitiko kiroldegian jokatu den Slalom Openaren garaile orokorra. Aurten berrikuntza bezala, maila desberdinen artean txapeldun orokor bat izendatu nahi izan dugu, kontutan edukiz bai erloju-kontrako saioan, bai paraleloan egindako denborak eta postuak. Horrela Sergiok iazko urtean baino denbora hobeagoa eginez, bere marka pertsonala lortu du Azpeitian, eta lehena izanik paraleloko proban, merezimendu guztiz jaso du aurtengo txapela. Bigarrengo postuan berdindurik Nerea Rios eta Arkaitz Zabalak amaitu zuten.

Aurtengo beste izen propioa Juanma Indart nafarra dugu. Berriro ere eta iazko urtean bezala Espainiako errekorra hautsi zuen gizonezkoen D5 mailan. Badirudi Azpeitiko proba honek zortea ematen diola Juanmari.

Aurtengo proban 14 lagunek parte hartu zuten eta orokorrean lan txukuna egin zuten guztiek. Partaide batzuk arazoak izan zituzten hasieran pistarekin, baina jardunaldia aurrera zioan neurrian arazo hauek desagertzen joan ziren. Aipatzekoak dira aurrekoaz gain, egindako esfortzuarekin saririk jaso ez arren, D1 mailan Nerea Rios eta Yolanda Martinen arteko lehia. Emakumezkoen D2 mailan, Oihanaren zorte txarra eta disgustua, erakutsiz partaideek serio hartzen dutela jardunaldi hau (Animo Oihana!!!). Gizonezkoen D2 mailan Arkaitz Zabalak egindako saririk gabeko esfortzua eta gizonezkoen D4 mailan David Pastranak egindako hobekuntza, hurrengo urteetan kontutan eduki beharrekoa.

Paraleloko proban Sergio izan zen garailea Arkaitz Zabalarekin lehia oso estua eduki ondoren. Oso final ikusgarria izan zen bien artekoa. Hirugarren Yolanda Martin geratu zen. Taldekako proban Dordokak atera zituen bi taldek jokatu zuten finala. Dordokako talde titularra izanik garailea.

Amaitzeko eskerrak eman nahi dizkiegu ez jardunaldi hau bakarrik, baita aste guztian egon den erakusketa aurrera eramaten lagundu diguten guztiei ere: Udala eta kiroldegia, Kutxa, Eroski, Biele, Arcelor Corrugados, Lan Mobel, Charles Chaplin, Jostaldi, Osinazpi, Azpeitiko Argazki Elkartea, Betharrandetako lokalaren arduradunei, bolondresak, … eta komunikabide desberdinei (Uztarria, Hitza, DV(Azpeitiko karta), Azpeitian Zer?…) honen berri zabaldu dutelako.

Emaitzak

Erloju Kontrakoa

D1 Yolanda Martin 3’ 12” 72

Aritz Bikuña 3’ 58” 28

Yolanda Silva Kanporatua

Nerea Rios 3’ 03” 74

Rafa Ordoki 9’ 08” 64

Ivan Torres Kanporatua

D2E Oihana Yurrita Kanporatua

Aloña Yurrita 9’ 07” 61

D2G Arkaitz Zabala 2’ 46” 13

D3E Nerea Egaña 4’ 20” 55

D3G Sergio Fernandez 2’ 14” 93

D4G Iosu Garate Kanporatua

David Pastrana 3’ 37” 94

D5G Juanma Indart 2’ 33” 60 (Espainiako errekorra)

Paraleloa

Bakarkakoa:

1- Sergio Fernandez

2- Arkaitz Zabala

3- Yolanda Martin

Taldeka:

1- Dordoka A

2- Dordoka B

3- Nafarroako ASPACE

Bidali:  

Erantzunak

arkaitz zabala | 2005-03-18 : 21:03

niretzat ondo irudikatzen zait gure kirola esagutzera bidean jatzea gainera azpeiti herribatean euskerazko aldizkaribat oso hona dela nire iritzia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu