Fagorrek Grumal taldea erosi dio Masco Estatu Batuetako enpresari

Uztarria.eus 2005ko mar. 11a, 11:03
  • Grumal taldeak produkzioko bost enpresa ditu Azpeitian eta 260 langile ari dira lanean bertan
  • Ameriketako Estatu Batuetako enpresaren esku zegoen eta orain Fagorrek erosi du
  • Bost urteren buruan langileak kooperatibista egingo dira

Fagor Elektrogailuakek erosi dio Grumal taldea Masco Ameriketako Estatu Batuetako enpresa multinazionalari. Atzo bukatu zen erosketa operazioa eta 18 milioi eurotan erosi du. Berria

Fagorreko iturriek azaldu dutenez, bost urtean Grumaleko langileak kooperatibista izatera pasatuko dira. Grumalek 27 milioi euroko fakturazioa du eta %35a esportazioari dagokio, batez ere Frantziara eta Erresuma Batura.

Grumalek produkzioko bost planta ditu Azpeitian eta bertan 260 lagunek egiten dute lan. Grumal taldea lau enpresek osatzen dute: Pemec, Laguntzaile, Perfima eta Seituk. Bost urteren buruan langileak kooperatibista egingo dira.

Grumalek 1998tik 2004ra GMU enpresa taldea osatu zuen Xeyrekin batera. Bai Xey eta bai Grumal, Masco multinazionalaren esku egon izan dira. Baina Xey enpresa, enpresako zuzendariek eta 3i inbertsio taldeak bereganatu zuten Mascori erosita.