Mendizaleen Aste Santuko irteera

Urola Kostako Hitza 2005ko mar. 10a, 17:03

Lagun Onak-eko mendizaleek martxoaren 24tik 27ra Palentziara irteera antolatu dute. Han, Pico Murcia (2.450 metro), Pozo de las Lomas eta Camporredondo-Cruz Armada-CardaƱo de Abajo ibilbidea eta turismoa egingo dute. Bazkideek 80 euro, ikasle eta langabetuek 45 euro eta gainontzekoek 95 euro ordaindu behar dituzte. Kranpoiak, pioleta eta lotarako zakua eraman behar dira eta federatuta egon behar da derrigorrez. Izena mendizaleen tabernan eman daiteke, martxoaren 21a arte.