Ingurugiro Etxea lanerako pertsona baten bila ari da

uztarria 2005ko mar. 1a, 18:03

Eskaintzen den lana Fundazioaren helburuak bultzatzean eta ingurumen arloko heziketan erreferentzi bilakatzean oinarritzen da

Ingurugiro Etxea jasangarritasunerako heziketa emateaz arduratzen den fundazioak, lan eskaintza bat du pertsona batentzako, Udalak jakinarazi duenez.

Euren hitzetan lana "Fundazioaren helburuak bultzatzeko eta ingurumen arloko heziketan erreferentzia bihurtzeko Zaindari Batzordeari aholku ematea eta haiekin batera lanean aritzea" izango da. Ingurumen arloko heziketara eta sentsibilizaziora bideratutako ekimenak antolatu eta bultzatu beharko ditu.

Pertsona horrek "goi-mailako titulazioa" eduki beharko du eta "kudeaketan eta ingurumen gaietan froga ditzakeen ezagutzak eta esperientzia" izan. Horrez gain "komunikaziorako, harremanetarako, antolaketetarako eta taldeko lanetarako" gaitasunak beharko ditu; baita EGA mailan, euskaraz idazteko eta hitz egiteko ere.

Interesatuek lehenbailehen bidali beharko dute curriculum-a honako helbidera:

LKS-TSI

Posta-kutxa, 89. 20240 Ordizia

(Erreferentzia moduan DIE jarrita).