Harkaitz Iriartek afizionatu mailako binakako Urrezko Aizkolarien txapela irabazi du Otaegirekin

uztarria 2005ko ots. 28a, 17:02
  • Nagusien mailan Nazabalek eta Erdoziak lortu zuten txapela
  • Aimar Irigoien errezildarrak marka berria ezarri zuen 213 kiloko harria esku bakarrez bizkarreratuta

Zapatu gauean herri kirolak gustuko dituztenek zita polita zuten kiroldegian. Batetik, Binakako Urrezko Aizkora Lehiaketa jokatu zen; Harkaitz Iriarte afizionatu mailan aritu zen. Bestetik, harrijasotze proban Aimar Irigoienek marka berria ezartzeko ahalegina egin behar zuen. Biek ere nahiak beteta bukatu zituzten lanak.

Afizionatuen mailan erraz irabazi zuen Iriarte-Otaegi bikoteak, 16 eta 1. Emaitzak bi bikoteen artean dagoen aldea erakusten du (ikus gara.net-en).

Estuagoa izan zen nagusien finala. Nazabalek eta Erdoziak galduta zirudien txapela lortu zuten, hasieran gogor eta ondo aritu zirelako Larretxea eta Mindegia. Azkenean lehenek 7 eta bigarrenek 6 punturekin amaitu zuten (Gara).

Marka berria

Aimar Irigoienek marka berria ezarri zuen. 213 kiloko harria esku bakar batez jaso zuen bizkarrera. Lehenengo ahalegina nahikoa izan zuen marka ezartzeko. (Gara)