Andoni Aranagak irabazi du gaur Valentziako bueltan

Uztarria.eus 2005ko ots. 24a, 18:02
  • Andoni Aranaga txirrindulari urrestildarrak irabazi du Valentziako bueltako hirugarren etapa
  • Ihesaldi batean parte hartu du David Blanco txirrindulariarekin eta esprinean irabazi egin dio Aranagak.

Andoni Aranaga txirrindulari urrestildarra Valentziako buelta korritzen ari da, Kaiku taldearekin. Gaur, hirugarren etapa korritu dute eta Aranagak irabazi du, 03:47:43 denbora eginez.

Ihesaldi batean parte hartu du David Blanco (Comunidad Valenciana) txirrindulariarekin eta esprintean honi irabazi egin dio. Valentziako bueltako aurreko bi etapak Alessandro Petacchik irabazi ditu.

Gaurko lasterketa

Valentziako bueltako hirugarren etapa zen gaurkoa, Sagunto-Alzira, 151,5 kilometrokoa. Bigarren kilometroan David Blancok ihes egin du eta 15. kilometroan harrapatu du Andoni Aranagak. Tropela 01:09 minutura zuten orduan; 55. kilometroan, berriz, aldea handitu egin dute, 07:30 minutuko aldea ateraz. 18. kilometroan atera diote denbora alde handiena tropelari, 15:26 minutukoa, ihes egindako bi txirrindulariek. Baina, etaparen bukaeran helmuga aurrena igaro du txirrindulari urrestildarrak, Blancori esprinean irabaziz. Tropela 03:45 minutura heldu da, Petacchi buru zuela.