Guipuzcoana autobusek geltokiz aldatuko dute

uztarria 2005ko ots. 24a, 10:02

Astelehenetik aurrera Loiolako autobusen ohiko geltokian eta Sanjuandegin igerileku aurrean geldituko da

Orain arte Guipuzcoanako autobusak Kiruri aurrean eta Esklaben aurrean gelditzen ziren. Astelehenetik aurrea, ordea, aldatu egingo dira geltokiak. Kirurin beharrean Loiolako autobusen ohiko geltokian geratuko dira, eta Esklabetan beharrean Sanjuandegin igerileku aurrean.

Erabakia "segurtasunagatik eta bidaiarien erosotasunagatik" hartu dute.