Artzai-Inudeak 25 urte Azpeitiko kaleetan

Itsasi | Festak
2005ko ots. 4a, 10:02

  • 25 urte beteko ditu igandean Itsasiren Artzai-Inude konpartsak

Itsatsi Kultur Taldeak ohitura denez, inauterietako festen barnean elegante egunez, artzai-inudeen konpartsa aterako du Azpeitiko kaleetara. Jadanik ohitura bilakatu den ekitaldi honek 25 urte beteko ditu aurten, izan ere lehen aldiz 1981. urtean ekin bai zion taldeak konpartsa hori antolatzeari. Hori dela eta, Itsasik urte berezi honetarako ohiko konpartsari, euskal inauterietako beste pertsonaia batzuk ere gehitu nahi dizkio; berrikuntza batzuk sartu, Itsasi taldeak Azpeitiko kaleetan inoiz orain arte agertu ez dituenak.

Bide batez, Itsasi taldeak eskerrik beroenak eman nahi dizkie ekitaldi hau 25 urtetan plazaratzen lagundu eta laguntzen duten jende eta erakunde guztiei.

Itsasi Euskal Kultur Taldea

Azpeitia

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu