Bisaurinera irteera antolatu du Lagun Onak M.B.k

uztarria 2005ko urt. 25a, 13:01
Bisaurin mendia: 2.669 metro ditu.
  • Federatua egotea derrigorezkoa izango da joan ahal izateko; baita granpoiak eta pioleta eramatea ere

Lagun Onak M.B.k helduentzako irteera antolatu du aste bukaerarako (urtarrilak 29-30). Bisaurin mendira igotzekotan dira, eguraldiak laguntzen badie, eta bestela, ibilaldia aldatuko dute. Larunbatean goizeko lauretan abiatuko dira. Joan nahi dutenek, ordea, derrigorrez federatuak egon behar dute, edozer delako "abantailak emateaz gain, istripuetan babestuta" egongo delako.

Ordaindu beharreko diru kopurua honakoa izango da:

  • Bazkideak 50 euro.
  • Ikasle eta langabetuak 30.
  • Gainontzekoak 60.

Eta kopuru horrekin, larunbateko afaria, aterpea, igandeko gosaria eta autobusa izango dituzte mendizaleek.

Izena emateko epea urtarrilaren 27a da eta mendizaleetako tabernan egin behar da. Lagun Onak M.B.koek granpoiak eta pioleta derrigorrez eramateko eskatzen dute, eta baita Aisako aterpean lo egiteko saku edo izeraren bat.

Itzulera igandean arratsaldeko hiruretan izango da Aisa bertatik.