Azpeitiarren argazkiak irabazle Urretxun

Urola-Kostako Hitza 2005ko urt. 19a, 17:01

Lehiaketako hiru lehen sailkatuak azpeitiarrak dira; Javier Ruiz Larrinaga, Angel Olabarria eta Jose Antonio Zabala, hurrenez hurren

Urretxu eta Zumarragako Santa Luzia feriako argazki rallyko emaitzak asteburuan jakinarazi ditu epaimahaiak eta hilaren 28an egingo den sari banaketan argazkilari azpeitiarrek lehiaketako hiru lehen sariak jasoko dituzte. Javier Ruiz Larrinaga izan da irabazlea, Angel Olabarriak bigarrena eta Jose Antonio Zabalak hirugarrena.

Urola-Kostako Hitza egunkaritik jasotako albistea da.