Higiezinen zergan famili ugarientzat hobariak

Urola-Kostako Hitza 2005ko urt. 11a, 17:01

Hobariak jasotzeko eskaera egiteko epea hilaren hasieran ireki zen eta 21a arte da

Higiezinen zergan familia ugariek hobariak jasotzeko aukera dute. Eskaera egiteko epea hilaren lehen egunean ireki zen eta 21a arte luzatuko da. Eskaera udaletxean egin behar da.

Iaz, urtearen bukaeran, Udalak udal ordenantza fiskalak onartzeko garaian, etxeak edota jabetza inmobiliarioak izateagatik ordaindu beharreko hobariak berrikusi zituen. Eta familia ugariak zirenei zuzendutako hobariak jartzea erabaki zuen familia hauei, horrela, "pixkanaka zerga arintzeko helburuarekin".

Jarritako baldintzak

Baina ez da nahikoa familia ugaria izatea higiezinen gaineko zergan hobariak jasotzeko, bete beharreko baldintzak honako hauek dira: familia unitatearen jabetza inmobiliarioaren 2005eko zerga kuota 350 euro baino gehiagokoa bada ez dute hobaririk izango familia ugariek. Baina, zerga 300 euro eta 350 euro artekoa bada %20ko hobaria jasoko dute, 200 eta 300 artekoa bada %30ekoa eta 200 euro gutxiagokoa bada, berriz, %50ekoa.

Gai honen inguruan informazio gehiago jasotzeko udaletxeko bulegoetara zuzendu beharko da edota 943 157200 telefono zenbakira deitu behar da.

Urola-Kostako Hitza