Elektrokutatuta hil da langile bat Azpeitiko enpresa batean

uztarria 2005ko urt. 4a, 12:01

Langile bat, 54 urteko gizonezkoa, hil zen atzo (astelehena) gauean Azpeitiko Maderas Lizar enpresan konponketa lan batzuk egiten ari zela; zehazki, lantegiko koadro elektrikoa konpontzen ari zela elektrokutatuta hil zen.

(berria.info-tik hartua)

Nolanahi ere, zendua ez zen Maderes Lizar enpresako langilea, Electricidad Ipintzakoa baizik. Ipintza elektrizitate enpresako jabeetako bat zen.

Jaurlaritzako Osalan institutuak jakinarazi duenez, atzo iluntzeko 21:15 aldera jazo zen istripua. Hildakoa, berriz, 54 urteko Jose Cruz R.M. dela zehaztu dute, Electricidad Ipintzakoa, baina argitzeke dago enpresa horretako nagusia edo enplegatua zenetz.