Eguberrietako futbol txapelketa Iraurgin

Urola-Kostako Hitza 2004ko abe. 30a, 12:12
  • XI. aldi honetan, 16 ikastetxek hartuko dute parte
  • Azpeititik, Ikasberri eta Karmelo Etxegarai ikastoletako eta Iraurgi ikastetxeko taldeek jokatuko dute

Iraurgi ikastetxeak urtero bezala, Eguberrietako futbol txapelketa antolatu du. Abenduaren 31n 09:30etik aurrera jokatuko dira partidak. Finalerdiak eta finala, berriz, urtarrilaren 2an jokatuko dira, goizeko 09:30etik aurrera. Partida denak Iraurgi ikastetxeko egoitza nagusian jokatuko dira.

Txapelketaren XI. aldi honetan, eskualdeko ikastetxeetako 16 taldek hartuko dute parte.Talde horien artean, Azkoitiko Xabier Munibe ikastola eta Floreaga ikastetxekoak eta Beasaingo La Salle eta Zumaiko Maria eta Jose ikastetxeko futbol taldeak daude. Azpeititik, berriz, Ikasberri eta Karmelo Etxegarai ikastoletako eta txapelketako antolatzaile den Iraurgi ikastetxeko taldeek jokatuko dute.