Urola Ikastolaren zozketetan 6.856 eta 1.515 zenbakiak dira sarituak

uztarria 2004ko abe. 23a, 10:12

Mendiko bizikleta batetik, eta bestetik, bizikleta eta otarra jasoko dituzte zenbakien jabeek

Urola Ikastolak egin dituen zozketen zenbaki sarituak honakoak dira:

Batetik, Bigarren Hezkuntzako 2. eta 4. mailako ikasleen ikasbidaiarako mendiko bizikleta zozketatu dute. Zenbaki saritua 6.856 izan da.

Bestetik, Santo Tomasetan Urola Ikastolak jarritako txorixo postuan zozketatutako bizikleta eta otarra 1.515 zenbakiarentzat dira.