Laxaro Azkune eta Jose Mari Iriondo Ahobi saria jasotzeko aukera dutenen artean daude

uztarria 2004ko abe. 20a, 18:12
  • Bertsolaritzaren iguruko arloak saritzen dituen ekimena da Ahobi sariena
  • Asteazkenean banatuko da Algortan egingo den ekitaldian

Bertsolaritzarekin zerikusia dituzten arloak saritzeko ekimena da Ahobi saria; 2000. urtean sortua. Aurten, arlo horien artean den gaijartzailena sarituko dute, eta saria jasotzeko aukeratuen artean Laxaro Azkune eta Jose Mari Iriondo daude.

Ekitaldia asteazkenean, abenduaren 22an, izango da Algortako Getxo Antzokian, Arratsaldeko zazpi eta erdietan hasita. Egitarau luze eta ederra du: bertso musikatuak, bertsosaioa, bideo emanaldia, bertsopaperak eta sari banaketa. Peio Unzurrunzaga gaijartzailearen esanetara arituko diren bertsolariak, aldiz, Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Igor Elortza izango dira.

Azkunez eta Iriondoz gain honako beste hauek dituzte Ahobi sari jasotzeko aukerak:

  • Alfontso Irigoien
  • Jose Mari Aranalde
  • Bernardo Mandaluniz
  • Mikel Taberna
  • Joxepa Madariaga
  • Nikolas Zeberio
  • Mungiako Bertso eskola