Ilunpe Pilota Elkarteak jaso du Urteko Kirolari Onena saria

uztarria 2004ko abe. 20a, 17:12
  • Larunbat eguerdian izan zen ekitaldia Udaletxeko areto nagusian
  • Kirol bakoitzeko kirolari onenek ere jaso zituzten sariak

Udalak antolatuta, garai hauetan urtero ohi den moduan Azpeitiko kirol desberdinetako kirolaririk onenen sariak banatu ziren. Baita Urteko Kirolari Onena saria ere: Ilunpe Pilota Elkarteko pilotarientzat izan zen, 2004ko Gipuzkoako herriarteko txapelketa irabazi zutelako.Ondoren bazkaria izan zuten Larrañaga jatetxean.

Elkarte bakoitzak aukeratu ohi ditu kirolari onenak. Hemen euren izenak:

  • Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Unai Iparragirre Azpiazu.
  • Azpeitiko Areto Futbol taldea: Andoni Etxeberria.
  • Lagun Artea Eskuderia: Joxe Francisco Labaka
  • Azpeitiko Karate elkartea: Julen Agirre Egibar
  • Iraurgi Atletismo taldea: Maitane Aizpuru
  • Lagun Onak Futbol taldea: Iñigo Saizar
  • Ilunpe Pilota Elkartea: Josu Uzkudun
  • Lagun Onak Mendi Bazkuna: Ibon Azkune
  • Judo klub Kimura: Gorka Arregi
  • Ikasberri Kirol Elkartea: Xanti Azurmendi
  • Izarraitz Igeri Elkartea: Alex Arrieta
  • Nuarbe Sokatira taldea: Taldea
  • Iraurgi saskibaloi taldea: Kepa Ibarzabal