Larunbatean kirolari onenen sariak banatuko dira

Uztarria.eus | Kirolak
2004ko abe. 15a, 11:12

  • Udaletxeko areto nagusian kirol elkarte desberdinek aukeratutako Urteko kirolarien sariak banatuko dira.
  • Larunbatean, udaletxeko areto nagusian, 12:00etan da ekitaldia.

Larunbatean herriko kirolari onenen sariak banatuko dira, 12:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, herriko kirol elkarteek aukeratutako kirolari onenen sariak eta urteko kirolari onenaren saria banatuko dira. Ondoren, denak batera bazkaltzera joango dira.

Elkarteek aukeratutako kirolari onenak:

  • Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Unai Iparragirre Azpiazu.
  • Azpeitiko Areto Futbol taldea: Andoni Etxeberria.
  • Lagun Artea Eskuderia: Joxe Francisco Labaka
  • Azpeitiko Karate elkartea: Julen Agirre Egibar
  • Iraurgi Atletismo taldea: Maitane Aizpuru
  • Lagun Onak Futbol taldea: IƱigo Saizar
  • Ilunpe Pilota Elkartea: Josu Uzkudun
  • Lagun Onak Mendi Bazkuna: Ibon Azkune
  • Judo klub Kimura: Gorka Arregi
  • Ikasberri Kirol Elkartea: Xanti Azurmendi
  • Izarraitz Igeri Elkartea: Alex Arrieta
  • Nuarbe Sokatira taldea: Taldea
  • Iraurgi saskibaloi taldea: Kepa Ibarzabal
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu